domingo, 14 de noviembre de 2010

ARRIAGA MUSIKARIA

BOSek erabaki du musikari honekin hasiera ematea aurtengo Kontzertuak Familian denboraldiari. Aukera paregabea da neska-mutikoek Arriaga izandako beste ume horren musika entzun dezaten.
La BOS ha decidido que sea este músico el  que inicie la presente temporada de Conciertos en familia. Una excelente ocasión para que los niños y niñas escuchen la música de ese otro niño que fue nuestro Arriaga.

Familian entzuteko kontzertu hau datorren larunbatean izango da, azaroaren 20an, 12:30etan, Euskalduna Jauregiko Antzoki aretoan. Sarreraren prezioa 4 euro da, eta BOSen abonatuentzat 3 euro.
Este Concierto en familia se realizará el próximo sábado 20 de noviembre a las 12,30 en la Sala Teatro del Palacio Euskalduna. El precio es de 4 euros por persona y de 3 euros para los abonados de la BOS.




Juan Crisóstomo de Arriaga bilbotarra duela 200 urte jaio zen, eta Parisen hil zen, 20 urte bete aurretik. Haren obrak argi erakusten digu Parisko Kontserbatorioko irakasle izatera heldu zen gaztearen baitan konpositore handi bat bazela.

Arriagak, bizitza laburrean, edertasunez eta goxotasunez betetako obrak utzi zizkigun. Haien artean, koartetoak dira nabarmenenak, erreferentziako obrak ganbera-musikan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario