jueves, 29 de mayo de 2014

MUSIKA TRESNAK EGITEN!!

Maiatzaren zehar eskolako ikasle guztiak musika tresnak egiten ibili dira. Horretarako ikasleek etxean botatzeko euki duten materiala erreziklatu egin dugu: latak, botilak, kutxak, plastikozko edalontziak, intxaur azalak…
Imaginazioa martxan jarri da eta pauta batzuk emanda banan banan edo taldeka musika tresnak sortzen hasi dira. Materiala aztertu, pentsatu eta eraiki...prozesu aktiboa eta didaktikoa.
Oso ekintza aberasgarria izan da, asko disfrutatu dutelako  musika tresnak egiten eta asmatzen.
Amaitu ditugunean  soinu desberdinak eta berriak entzuteko aukera izan dugu sortutako materiala berriekin.


Ekintza amaitzeko erakusketa polita eta erakargarria aurkeztu dugu eskolan.



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada