Mostrando entradas con la etiqueta KONTZERTU DIDAKTIKOA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta KONTZERTU DIDAKTIKOA. Mostrar todas las entradas

jueves, 8 de marzo de 2012

JAZZ KONTZERTUA

Astelehenean 2.mailakoak Jazz kontzertu batera joango dira. Instrumentuak zuzenean entzuteko, ikusteko eta jotzeko aukera izango dute. Hau aukera ona!!


miércoles, 15 de febrero de 2012

DOREMIKA

Aurten ere Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak Amagoia Loroñoren zuzendaritzapean DOREMIKA ikuskizunaren 12.edizioa eman du eta 4. mailako ikasleek kontzertu didaktiko hau ikusteko aukera izan dugu. Ikasleek oso ondo pasa dute eta gainera klasean ikusitako kontzeptu batzuk errepasatu ditugu ere: biko eta hiruko neurria, forte, piano, orkestraren ahotsak...

Kontzertu didaktikoaren zati bat ikusi ahal duzue bideo honetan:




sábado, 4 de febrero de 2012

HURRENGO KONTZERTU DIDAKTIKOAK

Astelehenean, otsailak 6, 6.mailakoek, Bilbao 700 Fundazioak eta Musika-Música jaialdiaren barruan antolatutako kontzertu didaktikoa ikusteko aukera izango dute: XIX. mende amaierako musika errusiarra da. Protagonistatzat izango ditu Txaikovsky, Rimsky Korsakov, Rachmaninov, Borodin, Mussorgsky, eta abar. 

Eta 4.mailakoak, otsailaren 10an, Leioako Unibertsitatera joango dira Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak eskeiniko duen kontzertu didaktikoa gozatzeraz. Ondo pasako dugu!!

miércoles, 4 de enero de 2012

PULCINELLA

Urtarrilaren 26an, 5.mailako ikasleak Igor Stravinskyren PULCINELLA kontzertu didaktikoa ikustera joango dira,  Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eskutik.
Orain dela urte asko, Napolin, merkatariek, antzerkiko aktoreek eta malabaristek euren aurpegiak estaltzen zituzten maskarekin eta jantzi koloretsuekin, kalean aritzen zirenean. Bakoitzak pertsonaia ospetsu batena egiten zuen. Antzerki mota honi Commedia dell’arte deitu zitzaion, eta hain handia izan zen haren arrakasta, ezen mundu guztitik hedatu baitzen. Istorio honen pertsonaia funtsezkoena sudur luzeko gizabanako arrotza da, nahiko itsusia dena. Bai aurretik bai atzetik konkorduna den pertsonaia barregarria da. Asko gustatzen zaio bakarrik dantza egitea, edonorekin eztabaidatzea eta lagunekin jatea:dantza egiten, eztabaidatzen eta jaten ez dauka mugarik. Pulcinella da (Espainian, Polichinela gisa itzultzen da). Istorioa hasten da Pulcinella bere biolin zaharra atera eta berak baino ez dakien moduan berau jotzen eta dantza egiten hasten denean. 
Klasean landuko dugu eta bitartean hemen duzue ballet honen atal bat: 

martes, 1 de marzo de 2011

Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa

Aurten Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak Amagoia Loroñoren zuzendaritzapean DOREMIKA ikuskizunaren 11.edizioa eman du eta 4. mailako ikasleek kontzertu didaktiko hau ikusteko aukera izan dugu. Ikasleek oso ondo pasa dute eta gainera klasean ikusitako kontzeptu batzuk errepasatu ditugu ere: biko eta hiruko neurria, forte, piano, orkestraren ahotsak...

Kontzertu didaktikoaren zati bat ikusi ahal duzue bideo honetan:



Orkestrari buruz gehiago jakiteko: www.bilbaoacordeon.org