Aram Ilitx Khatxaturian armeniar musikagilea eta pedagogoa izan zen. Moskuko Gnessin Musika Eskolan egin zituen ikasketak. 1950. urtetik aurrera orkestra-zuzendaritzan ere aritu zen, bai Errusian, bai atzerrian. Moskuko Kontserbatorioko eta Gnessin Eskolako konposizio-irakaslea izan zen.
Armeniako musika tradizionala du oinarri bere lanetan. Erritmo bereziak erabili
zituen, dantzan oinarritutakoak askotan, eta harmonia eta orkestrazioa
zuen bere musikagintzaren alderdirik aipagarrienak. Aipatuaz gainera,
hiru sinfonia, biolin- eta piano-kontzertuak, ganberako musika eta
filmetako musika idatzi zuen, besteak beste. Gaur entzungo dugun obra Gayaneh balletaren "Danza del sable" mugimendua da. Hona hemen musikograma eta bideo batzuk:
No hay comentarios:
Publicar un comentario