sábado, 3 de diciembre de 2011

GABONAK

Jolas honetan  elur-oreinaren sudurrean klikatu behar duzu abesten ipintzeko. Gabonetako abestiak aukeratu ahal dituzu edo zuk nahi duzun kanta jo. 



martes, 29 de noviembre de 2011

GABON KANTAK

Hemen duzue IKASMUSek prestatutako wixa. Gabon kanta pilo duzue abestu edo entzun ahal izateko. Lan bikaina benetan!! 

viernes, 25 de noviembre de 2011

ELUR MALUTAK KANTA

Aste honetan Gabon kantak prestatzen hasiko gara. Hau da asko gustatzen zaizuen kanta:
ELUR MALUTAK
 Hemen duzue abestu eta dantzatzeko. Ondo pasa!







miércoles, 23 de noviembre de 2011

lunes, 21 de noviembre de 2011

domingo, 20 de noviembre de 2011

MUSIKA TRESNAK SAILKATU

 Egin dudan jolas honetan ikasi ditugun orkestrako musika tresnak sailkatu beharko dituzu. Ea guztiak asmatzen dituzun!




SINFOKIDS

Euskadiko Orkestrak, EITB-k eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak SINFOKIDS aurkezten dute, telebista zein ikus-entzunezko musikazko proiektu hezitzailea, Euskadin familiarteko publikoaren eta hezkuntza-munduaren artean zabaldu eta banatuko dena. SINFOKIDS nazioarte mailan hedatzeko bokazioz sortu da, musika klasikoarekin lotutako eduki didaktikoen ekoizpen-marka gisa Europa mailan kokatzea helburu harturik. Hauek dira lantzen diren edukiak:

SOINUAREN DESKRIPZIOA/ ORKESTRA SINFONIKOAREN MUSIKA TRESNAK/ SOINUAREN INTENTSITATEA ETA ALTURA/ MUSIKA HIZKUNTZA/ ORKESTRAREN FUNTZIONAMENDUA

martes, 15 de noviembre de 2011

lunes, 17 de octubre de 2011

LEROY ANDERSON - IDAZTEKO MAKINA

Leroy Anderson musikagilearen obra hau landuko dugu: "IDAZTEKO MAKINA".
Hona obra honi buruzko bideo batzuk eta musikogramak.









KONTZERTUA TOM ETA JERRIREKIN

Marrazki bizidun hauetan "Rapsodia Hungara 2. " Frans Liszt-ena entzun ahal duzue. Disfrutatu!

jueves, 13 de octubre de 2011

EUSKAL KARAOKEAK

Gabi de la Mazak 500 bat euskal karaoke sortu ditu. Lan bikaina benetan eta gelan lantzeko oso egokiak. Eskerrik asko Gabi!
Sakatu marrazkian eta  ikusi ahal izango dituzu dauden karaoke guztiak:


domingo, 9 de octubre de 2011

lunes, 3 de octubre de 2011

ERRITMOAK LANTZEN

Bideo hauekin ("El aula musical de Adriana" blogetik aterata) erritmoak landuko ditugu: gorputz perkusioarekin hasiko gara eta gero perkusio txikio instrumentu desberdinak erabiliko ditugu taldeka jarrita. ADI EGON!!!



martes, 13 de septiembre de 2011

NOTEKIN BESTE JOLAS BAT

Jolas honetan ikusten edo entzuten duzun nota aukeratu beharko duzu jausi baino lehen. Maila desberdinak daude. Hasi errezenetik eta joan mailak gehitzen.


BESTE JOLAS BAT

Jarri guztiak dantzan!!





jueves, 8 de septiembre de 2011

MOZART GROUP

Poloniako 4 musikajole hauek musika klasikoa jotzen dute eta umorea ipintzen diote obra guztietan. Kontzertuak ematen dituzte munduaren zehar. Ea gustatzen zaizuen!

lunes, 5 de septiembre de 2011

ImageChef Word Mosaic - ImageChef.com

kaixo neska mutilak, oso gutxi falta zaigu kurtsoa hasteko. Disfrutatu azken egunak eta 2011-2012 ikasturtean elkarrekin  gauza berri asko ikasiko ditugu.
Laster arte!!

ERRITMOAK

Erritmoak klasean lantzeko oso ondo etorriko zaizkigu ariketa hauek.




domingo, 28 de agosto de 2011

miércoles, 24 de agosto de 2011

PIANOA

Jolas honetan zure melodia egin ahal duzu pianoan eta gero sortutako melodia entzuteko aukera izango duzu ere.


martes, 16 de agosto de 2011

JOLASAK

Geratzen zaizkigun opor egun hauetan bi jolas uzten dizkizuet. Ondo pasa!!

Tximinoak jotzen duen soinua topatu behar duzu eta soinu zuzena duen banana eman beharko diozu tximinoari.



Jolas honetan soinu zuzena duen ahatea topatu beharko duzu.


martes, 28 de junio de 2011

OPORRAK

Hilabeteak azkar pasa dira eta ikasturtea amaitu egin da.
Nire ikasle guztiak zoriondu nahi ditut kurtsoaren zehar lan asko eta polita egin duzuelako eta ilusioz etorri zaretelako musika klaseetara. 
Zorionak bene-benetan, merezi duzue eta!

OSO ONDO PASA OPORRETAN!

KANTA DANTZARI 2011

lunes, 13 de junio de 2011

KANTA DANTZARI 2011

Kurtso amaitzear dago eta azken txanpa geratzen zaigu: KANTA-DANTZARI!!
Hauek dira talde bakoitzak aukeratu dituen kantak. Animo neska mutilak!




miércoles, 1 de junio de 2011

miércoles, 11 de mayo de 2011

sábado, 2 de abril de 2011

sábado, 26 de marzo de 2011

martes, 22 de marzo de 2011

martes, 1 de marzo de 2011

Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa

Aurten Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak Amagoia Loroñoren zuzendaritzapean DOREMIKA ikuskizunaren 11.edizioa eman du eta 4. mailako ikasleek kontzertu didaktiko hau ikusteko aukera izan dugu. Ikasleek oso ondo pasa dute eta gainera klasean ikusitako kontzeptu batzuk errepasatu ditugu ere: biko eta hiruko neurria, forte, piano, orkestraren ahotsak...

Kontzertu didaktikoaren zati bat ikusi ahal duzue bideo honetan:



Orkestrari buruz gehiago jakiteko: www.bilbaoacordeon.org

martes, 22 de febrero de 2011

ORKESTRA SINFONIKOA

4.mailan ORKESTRA SINFONIKOA ikusten ari gara. Jolas honetan musika tresnen kokapena ikusi ahal izango dugu.

domingo, 20 de febrero de 2011

BEETHOVEN-EN 5 SINFONIA ETA MANBO 5


Laster Inauteriak direnez bideo bitxi hau ikusi: Beethoven-en 5. sinfonia eta Manbo 5. Hau konbinaketa ederra!!

jueves, 3 de febrero de 2011

NOTAK

Beste jolas bat notak errepasatzeko. Katalanez dago.
Lauki zurietan notaren izena idatzi eta gero nota gorri handiari sakatu jakiteko ondo egin duzun ala ez.

BOBBY MCFERRIN

Bobby Mcferrin, New Yorken jaioa, abeslaria, musikoa, konpositorea, orkestra zuzendaria...ahots zoragarria du. A capella edozer abesteko gai da. Ikusi bideo hauek:



lunes, 31 de enero de 2011

MELODY STREET

Jolas hau ingelesez dago. Oso interesgarria: jolasak, kantak, entzunaldiak, irratia... Horrela ingelesa ere praktikatuko duzue. JOLASTU, DISFRUTATU ETA IKASI!

PIANOA

Ferranek utzi digu birtuala den piano hau nahi duzuen kanta jotzeko. Klasean landuko ditugu notak. Zein kanta joko duzue?





Beste Piano birtual bat melodia akordeekin laguntzeko.

martes, 25 de enero de 2011

EKAITZA

Rokek bideo hau bidali dit. Ikusi nahi al duzue nola egin ekaitz bat gorputz perkusio erabiltzen?

martes, 11 de enero de 2011

A CAPELLA

 Roke Iturraldek bideo polit hau bidali dit. 5 emakume hauek a capella Vivaldiren "Udaberria" abesten ari dira. Entzun eta ikusi! Eskerrik asko Roke!

lunes, 3 de enero de 2011

BADOK.INFO: Euskal kantagintzak txokoa sarean

Berria egunkariak www.badok.info web-gunea sortu du, euskal kantagintzaren historia eta ekoizpena biltzeko . 60ko hamarkadatik 2000. urtera arteko informazioa jasotzen duen biltegia da atari digitala. Hala, euskal kantagintzaren historia, artisten biografiak, diskoak eta bestelako hainbat kontu zein kantu topa daitezke bertan. 160 biografia inguru; mila disko baino gehiagoren informazioa, azal, letra eta guzti; 300 disko ingururen hitzak, entzun daitezkeen 300tik gora kantu, musika albisteak...

El periódico Berria ha creado el sitio web www.badok.info, con el objetivo de recopilar la historia y la producción del cancionero vasco. El portal digital reúne toda la información desde la década de los 60 hasta el año 2000. En dicho portal podemos encontrar la historia del cancionero vasco, biografías de los artistas, discos y otros muchos datos referentes al tema. Nos ofrece cerca de 160 biografías, información sobre más de mil discos, con portadas y letras incluidas, letras de alrededor de 300 discos, la posibilidad de escuchar más de 300 canciones, noticias sobre música...