Rokeren amak bidali dit bideo polit hau. Olentzeroren bertsio berria Big band batekin. Oso ona!
viernes, 28 de diciembre de 2012
jueves, 27 de diciembre de 2012
domingo, 16 de diciembre de 2012
sábado, 15 de diciembre de 2012
Flashmob WOP Today is My Future BILBON
FLASHMOB hau abenduaren 1ean Bilbon grabatu zen. Mikel Renteria musikariak eta Mentxu
Mendietak, bere emazteak, abiatu zuten WOP egitasmoa euren seme ertainari Adrenoleucodistrofia
gaixotasuna diagnostikatu ziotenean. Proiektuaren xedeetako bat
jendartea sentsibilizatzea da ohikoak ez diren gaixotasunen inguruan.
miércoles, 5 de diciembre de 2012
ELUR MALUTAK
"ELUR MALUTAK" kantaren dantza grabatu egin dugu. Oso ondo atera zaie, ezta?
Musika eta letra: MAITE LOSADA
Abeslaria: NAROA INTXAUSTI
Kanta "ELUR MALUTAK" C.D IRRIBARRIAK aterata
Musika eta letra: MAITE LOSADA
Abeslaria: NAROA INTXAUSTI
Kanta "ELUR MALUTAK" C.D IRRIBARRIAK aterata
sábado, 24 de noviembre de 2012
martes, 20 de noviembre de 2012
jueves, 8 de noviembre de 2012
"DANZA DEL SABLE" KHACHATURIAN
Aram Ilitx Khatxaturian armeniar musikagilea eta pedagogoa izan zen. Moskuko Gnessin Musika Eskolan egin zituen ikasketak. 1950. urtetik aurrera orkestra-zuzendaritzan ere aritu zen, bai Errusian, bai atzerrian. Moskuko Kontserbatorioko eta Gnessin Eskolako konposizio-irakaslea izan zen.
Armeniako musika tradizionala du oinarri bere lanetan. Erritmo bereziak erabili
zituen, dantzan oinarritutakoak askotan, eta harmonia eta orkestrazioa
zuen bere musikagintzaren alderdirik aipagarrienak. Aipatuaz gainera,
hiru sinfonia, biolin- eta piano-kontzertuak, ganberako musika eta
filmetako musika idatzi zuen, besteak beste. Gaur entzungo dugun obra Gayaneh balletaren "Danza del sable" mugimendua da. Hona hemen musikograma eta bideo batzuk:
martes, 6 de noviembre de 2012
domingo, 4 de noviembre de 2012
LABURMETRAIAK
Musikak benetan eragina du gure bizitzan. Gure sentimenduak aldatzeko gai da, ezta?
Kortometrai honekin barre egingo dugu apur bat.
Kortometrai honekin barre egingo dugu apur bat.
jueves, 1 de noviembre de 2012
viernes, 26 de octubre de 2012
domingo, 7 de octubre de 2012
martes, 11 de septiembre de 2012
B.O.S BILBOKO METROAN
Lehenengo aldiz Bilboko Orkestra Sinfonikoak Bilboko metroan!!
Maurice Ravel konpositorearen "BOLEROA" izan zen interpretatu zuten obra. Txirula, fagota, perkusioa, biola, biolina, bilontxeloa eta kontrabaxua hurbil hurbiletik ikusteko eta entzuteko aukera izan zuen momentu horretan bidaiatzen zuen jendeak.
Ikusi, ikusi!!!
domingo, 9 de septiembre de 2012
jueves, 6 de septiembre de 2012
jueves, 2 de agosto de 2012
MANIFIESTO EN DEFENSA DE LA EDUCACIÓN ARTÍSTICA
+Artisticas: MANIFIESTO EN DEFENSA DE LA EDUCACIÓN ARTÍSTICA: DECLARACIÓN CONJUNTA DE LAS ENSEÑANZAS ARTÍSTICAS ANTE LAS PROPUESTAS PARA EL ANTEPROYECTO DE LA LOMCE En respuesta a las Propue...
domingo, 17 de junio de 2012
"PACHELBEL KANONA"
Bideo hau Tailandiako iragarki bat da. Entzuten den musika Pachelbel kanona da DO nagusian. Niri asko gustatu zait, ea zuei...
miércoles, 30 de mayo de 2012
MADONNA ETA KALAKAN EUSKAL TALDEA ELKARREKIN
Madonnak eta Kalakan euskal taldeak bira
abiatuko dute elkarrekin bihar Tel Aviven. "ALDAPEKO SAGARRAREN ADARRAREN PUNTAN! eta "Open Your Heart" abestiarekin batera.
Madonnak oporraldia egin zuen iaz Getarian, iparraldean, eta bertan ezagutu zituen, festa batean, Kalakan
taldeko musikariak –Xan Errotabehere, Thierry Biscary eta JaMixel
Bereau–, baita beren lana ere. Txalapartaren soinuarekin txundituta
geratu ohi zen pop izar estatubatuarra, eta han eman zen, festa hartan,
bien arteko elkarlanaren lehen pausoa.
lunes, 21 de mayo de 2012
miércoles, 16 de mayo de 2012
lunes, 7 de mayo de 2012
viernes, 4 de mayo de 2012
ZE BIDEO POLITA!!
Marta Graham
Ipar Ameriketako dantzari eta koreografoa zen (Pittsburg, 1902 - New
York, 1991). Estatu Batuetako dantza modernoak eman duen artista nagusia
eta XX. mendeko koreografo handienetakoa.
Rosa Marik, eskolako andereñoak bideo hau bidali dit eta ikustea elkarrekin merezi du. Oso oso polita!!miércoles, 2 de mayo de 2012
sábado, 28 de abril de 2012
miércoles, 25 de abril de 2012
INFORMAZIO INTERESGARRIA
Los beneficios de tocar un instrumento
Practicar de forma habitual mejora las habilidades del lenguaje, la memoria, la conducta o la inteligencia espacial
- Por NÚRIA LLAVINA RUBIO
- 9 de noviembre de 2009
jueves, 5 de abril de 2012
jueves, 29 de marzo de 2012
miércoles, 21 de marzo de 2012
BACH
Gaur BACH-en urtebetetzea da. 1685ko martxoaren 21an jaio zen. Orain dela egun batzuk berari buruz hitz egin genuen, gogoratzen duzue?
lunes, 12 de marzo de 2012
jueves, 8 de marzo de 2012
JAZZ KONTZERTUA
Astelehenean 2.mailakoak Jazz kontzertu batera joango dira. Instrumentuak zuzenean entzuteko, ikusteko eta jotzeko aukera izango dute. Hau aukera ona!!
sábado, 3 de marzo de 2012
ESKOLAKO ARTISTAK
Eskolako ikasle batzuk, Joseba, Sendoa eta Iker animatu dira musika gelara musika tresnak eramaten eta kontzertu txiki bat eskeini digute.
jueves, 1 de marzo de 2012
TALDE LANA
Taldean lan egiteak emaitza askoz hobeagoak ekartzen ditu eta hori ondo dakite nire ikasleek. Gure musika klaseetan taldeko lana oso garrantzitsua da ekintzak aurrera eraman nahi baditugu. Hauek ere ondo dakite zer den taldean lan egitea!!
martes, 28 de febrero de 2012
BATERIA JOTZEN
Begiratu bideo honetan zer egin ahal den kubo batzuekin... kuboak instrumentuak dira orain.
Animatzen zarete?
viernes, 24 de febrero de 2012
lunes, 20 de febrero de 2012
AI SE EU TE PEGO/ AI EUTSI BERO
Hemen duzue kanta honen karaokeak euskeraz eta portugesez eta txirulaz jotzeko. Ondorengo Wixak Antton Jauregik eta Juanmak IKASMUS egin dituzte.
miércoles, 15 de febrero de 2012
DOREMIKA
Aurten ere Bilboko Akordeoi Orkestra
Sinfonikoak Amagoia Loroñoren zuzendaritzapean DOREMIKA ikuskizunaren
12.edizioa eman du eta 4. mailako ikasleek kontzertu didaktiko hau
ikusteko aukera izan dugu. Ikasleek oso ondo pasa dute eta gainera
klasean ikusitako kontzeptu batzuk errepasatu ditugu ere: biko eta
hiruko neurria, forte, piano, orkestraren ahotsak...
Kontzertu didaktikoaren zati bat ikusi ahal duzue bideo honetan:
martes, 14 de febrero de 2012
sábado, 4 de febrero de 2012
HURRENGO KONTZERTU DIDAKTIKOAK
Astelehenean, otsailak 6, 6.mailakoek, Bilbao 700 Fundazioak eta Musika-Música jaialdiaren barruan antolatutako kontzertu didaktikoa ikusteko aukera izango dute: XIX. mende amaierako musika errusiarra da. Protagonistatzat izango ditu Txaikovsky, Rimsky Korsakov, Rachmaninov, Borodin, Mussorgsky, eta abar.
Eta 4.mailakoak, otsailaren 10an, Leioako Unibertsitatera joango dira Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak eskeiniko duen kontzertu didaktikoa gozatzeraz.
Ondo pasako dugu!!
miércoles, 1 de febrero de 2012
BACH eta...
Hemen
dugun armonikajolea izugarri trebea da. Jotzen duen lehenengo kanta
BACHena da. Ea esan ahal didazuen norenak diren jotzen dituen beste
obrak.
martes, 31 de enero de 2012
BACH EZAGUTZEN
Johann Sebastian Bach (1685 - 1750) Aro barrokoko konpositore eta organista alemaniarra izan zen, historian izan den musikari familia onenetariko baten kidea.
Inoiz izan den konpositore handienetariko bat bezala hartzen da askotan, bere lanak ederrak direlako.
Bachek 9 urte bakarrik zituela hil zen bere ama. Urte bat geroago bere aita Johann Ambrosius Bach hil zen, hirian musikagilea zen eta harekin ikasi zuen musika. Bach gaztea bere anaia nagusiarekin, Johann Christoph Bach, bera baino 16 urte zaharragoa, joan zen bizitzera eta ikastera, garai horretan Ohrdruffeko organista zena. Berarengandik ikasi zuen organoa jotzen eta konposatzen. 1700ean, San Miguel elizako koroan hasi zen lanean koroko kide bezala,Lüneburgen. 18 urterekin organista izendatu zuten eta bere garaiko organistarik hoberena eta agian, garai guztietako hoberena izatera ere heldu zen.
1707an bere lehengusu Maria Barbararekin ezkondu zen, eta zazpi seme-alaba izan zituzten. Handik urtebetera Weimarrera alde egin zuen Gorteko organo-jotzaile. Han idatzi zituen organorako bere lan gehienak, tartean Toccata eta Fuga Re minorren, Aurrerago Barbara hil zen.
Handik urtebetera Johann Sebastian Anna Magdalenarekin
ezkondu zen, abesbatzako kantari bikaina bera, gorteko musikari baten alaba, eta harekin
hamahiru ume gehiago izan zituen.
Hurrengo urteetan maisua, begietako begi-lausoak edo
kataratak gaitzak jota, ikusmena ez-ezik osasuna ere galtzen
hasia zen. Enbolia batek ekarri zion heriotza Leizpigen bertan.
Ezagutu ditzagun bere obra batzuk:

domingo, 29 de enero de 2012
MUSIKA HIZKUNTZA
Agurtzane Goitiak egindako 4.mailarako musika hizkuntzaren laburpen hau oso ondo etorriko zaigu orain arte ikasitakoa errepasatzeko. Eskerrik asko Agurtzane. Oso ondo dago!
miércoles, 18 de enero de 2012
ZEIN MUSIKA TRESNA DA?
Jolas hauetan soinua entzun behar duzu eta ikusten dituzun musika tresnen artean aukeratu zein den. Lehenengo jolasa erderaz dago, bigarren jolasa euskeraz. JOLASTERA!!!
domingo, 15 de enero de 2012
KEN ZAZPIREN "ILARGIA" GALESEN
Iñaki Pierola gasteiztarrari esker Ken Zazpi taldearen "Ilargia" kantua Galeseko gazteen artean entzuten da orain. Euskal Herrian abesti hau estreinatu zenetik zazpi urte igaro direnean, galestarren artean zabaldu dira Eñaut Elorrietaren hitzak. Gehiago irakurri
miércoles, 4 de enero de 2012
PULCINELLA
Urtarrilaren 26an, 5.mailako ikasleak Igor Stravinskyren PULCINELLA kontzertu didaktikoa ikustera joango dira,
Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eskutik.
Orain dela urte asko, Napolin, merkatariek, antzerkiko aktoreek eta malabaristek euren aurpegiak estaltzen zituzten maskarekin eta jantzi koloretsuekin, kalean aritzen zirenean. Bakoitzak pertsonaia ospetsu batena egiten zuen. Antzerki mota honi Commedia dell’arte deitu zitzaion, eta hain handia izan zen haren arrakasta, ezen mundu guztitik hedatu baitzen. Istorio honen pertsonaia funtsezkoena sudur luzeko gizabanako arrotza da, nahiko itsusia dena. Bai aurretik bai atzetik konkorduna den pertsonaia barregarria da. Asko gustatzen zaio bakarrik dantza egitea, edonorekin eztabaidatzea eta lagunekin jatea:dantza egiten, eztabaidatzen eta jaten ez dauka mugarik. Pulcinella da (Espainian, Polichinela gisa itzultzen da). Istorioa hasten da Pulcinella bere biolin zaharra atera eta berak baino ez dakien moduan berau jotzen eta dantza egiten hasten denean.

Klasean landuko dugu eta bitartean hemen duzue ballet honen atal bat:
domingo, 1 de enero de 2012
URTE BERRIKO KONTZERTUA
Urtero bezala, urtarrilaren 1ean URTE BERRIKO KONZERTUA ikusteko aukera izan dugu. Aukera bikaina benetan!!
Aurten "Vienako ume abeslariak"(niños cantores de Viena)izan dira JOHANN STRAUSSen TRISCH TRASCH POLKA interpretatzen. Ikusi bideo honetan.
Eta amaitzeko urtero bezala JOHANN STRAUSSen RADETZKY MARTXA
Suscribirse a:
Entradas (Atom)