martes, 9 de septiembre de 2014

BLOGA IXTEN DA...

Aupa!!! Bloga honek momentuz ez du sarrera gehiagorik izango, beste eskola batean eta beste eginkizunetan ibiliko naizelako. Eskerrak eman nahi dizkiet izan ditudan jarratzaile guztiei eta batez ere, Plentziako ikasleei. Haiek gabe blog hau ezinezkoa izango zelako.

Ondo segi eta laster arte!!!

lunes, 23 de junio de 2014

"BA NOA" CUPS ABESTIA

Kurtso amaierako hain famatua egin den CUPS abestia landu egin dugu. Euskerara itzuli dugu eta ikasleak abesten grabatu ditugu. Azkenean bideo hau prestatu dugu. Lan handia egin duzue. ZORIONAK!!!



jueves, 29 de mayo de 2014

MUSIKA TRESNAK EGITEN!!

Maiatzaren zehar eskolako ikasle guztiak musika tresnak egiten ibili dira. Horretarako ikasleek etxean botatzeko euki duten materiala erreziklatu egin dugu: latak, botilak, kutxak, plastikozko edalontziak, intxaur azalak…
Imaginazioa martxan jarri da eta pauta batzuk emanda banan banan edo taldeka musika tresnak sortzen hasi dira. Materiala aztertu, pentsatu eta eraiki...prozesu aktiboa eta didaktikoa.
Oso ekintza aberasgarria izan da, asko disfrutatu dutelako  musika tresnak egiten eta asmatzen.
Amaitu ditugunean  soinu desberdinak eta berriak entzuteko aukera izan dugu sortutako materiala berriekin.


Ekintza amaitzeko erakusketa polita eta erakargarria aurkeztu dugu eskolan.



miércoles, 9 de abril de 2014

ERRITMOAK 6.MAILAN

6.mailan erritmoak lantzen egon gara. Bideo desberdinak ikusi eta aztertu eta gero, ikasleak animatu dira haien erritmoak asmatzen eta sortzen. Azkenean lan handia egin dute eta bideo honetan ikusi ahal duzue.


miércoles, 2 de abril de 2014

INCREDIBOX

6.mailako ikasleak INCREDIBOX tresnarekin esperimentatzen ibili dira eta hauek dira haiek sortutako erritmo batzuk. Oso politak!!





martes, 1 de abril de 2014

ERLOJUA "LEROY ANDERSON"

"ERLOJUA" musika polit honekin gorputz espresioa, perkusio txikiko musika tresnak eta musikograma landuko dugu.

Gaur grabatu dugu eta primeran pasa dugu!!









miércoles, 26 de marzo de 2014

ENTZUMENA LANTZEN

Ariketa hauekin entzumena landuko dugu, zer entzuten duzuen asmatu beharko duzue. Entzumena lantzea oso garrantzitsua da irakurketa eta idazmena prozesurako. ORIENTACIONANDUJAR blogetik aterata daude.



martes, 25 de febrero de 2014

SIMAMAKA

3.mailan Ghanako kanta polit hau lantzen ari gara. Wixa Maria Jesus Caminok eginda. Eskerrik asko!!