miércoles, 21 de marzo de 2012

BACH

Gaur BACH-en urtebetetzea da. 1685ko martxoaren 21an jaio zen. Orain dela egun batzuk berari buruz hitz egin genuen, gogoratzen duzue?



jueves, 8 de marzo de 2012

JAZZ KONTZERTUA

Astelehenean 2.mailakoak Jazz kontzertu batera joango dira. Instrumentuak zuzenean entzuteko, ikusteko eta jotzeko aukera izango dute. Hau aukera ona!!


sábado, 3 de marzo de 2012

ESKOLAKO ARTISTAK

Eskolako ikasle batzuk, Joseba, Sendoa eta Iker animatu dira musika gelara musika tresnak eramaten eta kontzertu txiki bat eskeini digute.

jueves, 1 de marzo de 2012

TALDE LANA

Taldean lan egiteak emaitza askoz hobeagoak ekartzen ditu eta hori ondo dakite nire ikasleek. Gure musika klaseetan taldeko lana oso garrantzitsua da ekintzak aurrera eraman nahi baditugu. Hauek ere ondo dakite zer den taldean lan egitea!!





martes, 28 de febrero de 2012

BATERIA JOTZEN

Begiratu bideo honetan zer egin ahal den kubo batzuekin... kuboak instrumentuak dira orain. Animatzen zarete?




viernes, 24 de febrero de 2012

HAU FANFARRIA!!

Disfrutatu fanfarria honekin eta jarri musikariak instrumentuak jotzen. Hau fanfarria hau!!!


lunes, 20 de febrero de 2012

AI SE EU TE PEGO/ AI EUTSI BERO

Hemen duzue kanta honen karaokeak euskeraz eta portugesez eta txirulaz jotzeko. Ondorengo Wixak  Antton Jauregik eta Juanmak IKASMUS egin dituzte.



miércoles, 15 de febrero de 2012

DOREMIKA

Aurten ere Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak Amagoia Loroñoren zuzendaritzapean DOREMIKA ikuskizunaren 12.edizioa eman du eta 4. mailako ikasleek kontzertu didaktiko hau ikusteko aukera izan dugu. Ikasleek oso ondo pasa dute eta gainera klasean ikusitako kontzeptu batzuk errepasatu ditugu ere: biko eta hiruko neurria, forte, piano, orkestraren ahotsak...

Kontzertu didaktikoaren zati bat ikusi ahal duzue bideo honetan: